Nola hobeto auzotarrek beren eguna antolatuta eta ospatuta baino?

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 21a

Lasaon auzotarren eguna ospatu zuten atzo. Arratsaldean jolasak egin zituzten auzoko gazteenek, eta helduen animo artean hainbat proba jokatu zituzten auzoko pilotalekuan. Gero etorriko ziren afaria eta osterantzekoak.

Lasaotarren Eguna ospatu zuten atzo arratsaldetik goizaldera bitartean. Auzotarrek antolatu eta gozatu zuten beren egunerako prestatuko ekintzekin. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, auzoko gazteek eta haurrek hainbat proba egin zituzten Lasaoko pilotalekuan. Segidan, gazteen pilota partidak izan ziren eta denek batera afaldu zuten auzo elkartean. Afalostean festak segida izan zuen Lasaon, bingo musikatuarekin eta mus txapelketarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide