Ofentsiba inperialista eta gerra globala gai hartuta hitzaldiak antolatu ditu Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS). Azpeitian, bihar izango da solasaldia plazan, 18:30ean hasita. Segidan, parrillada eta kontzertu akustikoa izango direla aurreratu dute hitzaldiaren antolatzaileek.
Zestoan, berriz, gai beraren inguruko hitzaldia zapatuan izango da, 11:00etan hasita, Gaztetxean.