Euskal Herriko Pilota Egokituko Txapelketa irabazi du Unax Gurrutxagak

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 17a

Unax Gurrutxaga, txapelarekin. (Izarraizpe ikastola publikoa)

Lazkaon jokatu zituzten txapelketa horretako partidak joan zen larunbatean. Adimen urritasuna duten kirolarien paleta txapelketan aritu zen Zumaiako Kirol Elkarteko kidea den Gurrutxaga azpeitiarra, Eneko Sagarmendi lagun zuela.

Unax Gurrutxagak eta Eneko Sagarmendik irabazi dute Euskal Herriko Pilota Egokituko Txapelketa. Joan zen larunbatean jokatu zuten lehia Lazkaon (Gipuzkoa), bi modalitatetan: gurpildun aulkiko pilota txapelketa izan zen goizean, eta arratsaldean, adimen urritasuna duten pertsonei egokitutako paleta tenis modalitatekoa.

Adimen urritasuna duten pilotarien txapelketan aritu zen Unax Gurrutxaga palista azpeitiarra, Eneko Sagarmendi bikote hartuta. Zumaiako Kirol Elkarteko kidea da Gurrutxaga, eta lan bikaina egin zuen partidan. Izan ere, maila bikaina eta joko ederra erakutsi zituzten biek ala biek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide