Sorpresa aurkitu dute gaur goizeko lehen orduetan Zarautz eta Zumaiako tren geltokietako erabiltzaileek. Izan ere, gauez trenbidean lanak egiten aritzen den Euskotrebeko unitate bat errailetatik atera da, eta horrek bi herrien arteko tren zerbitzua eten beharra eragin du.
Gertakaria Zarautzeko sarreran izan da, abiadura baxuan zihoan tren bat errailetatik atera denean. Dirudienez, trenbide azpian dauden harriak konpaktatzeko lanetan ari zen unitatea istripua izan duenean. Trena garabien bidez altxatu eta errailen gainean jarri beharko dute lehendabizi, eta ondoren trenbidea eta azpiko materiala bere onera ekarri, zerbitzua beharrezko ziurtasun mailarekin berriro martxan jartzeko. Lanek egun osoa eman dezakete, eta zail ikusten dute zerbitzua gaur berriro martxan jartzea.
Ondorioz, bi herrien arteko bidea autobusez egiten ari dira herritarrak. Donostiarako bidea jarraitu nahi dutenek, tren unitateak izango dituzte zain Zarauzko geltokiak. Era berean, Bilboranzko trena zain izango dute Zumaiako geltokian.