Amaiera goxoa Urola Kostako Mintzalagun egitasmoari

Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 15a

Ikasturte amaierako ekitaldiaren une bat. (Urola Kostako AEK)

Getarian elkartu dira egitasmoko kideak ikasturte amaiera ekitaldiaz gozatzeko. Kostako herrietan 24 talde sortu dituzte aurten, eta horietatik hamarrek martxan jarraituko dute uda partean. 

Ostegunean egin zuten Urola Kostako Mintzalagun egitasmoaren amaiera ekitaldia Getariako Zarautz jauregian, eta areto bete lagun elkartu zen, batzuk Zumaiatik, beste batzuk Oriotik eta beste batzuk Zarauztik bertaratuta. "Kanpoan egoteko giroa izan arren, jauregiak eta Dorleta Kortazar ipuin kontalariak giro goxoa sortu zuten, eta oso gustura egon ginen bertaratu ginen guztiok", azaldu dute Urola Kostako AEKko arduradunek.

Mintzalagunak eta AEKko ikasleak nahiz irakasleak elkartu ziren ekitaldian. 

Aurten 24 Mintzalagun talde sortu dira eskualdean, eta horietatik hamarrek udan jarraitzeko asmoa adierazi dutela zehaztu dute AEKko kideek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide