Eneritz Aramendi azpeitiarra eta June Agirrezabalaga zarauztarra nagusi izan dira Tolosako mendi lasterketetan

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 15a

T3T probako emakumeen podiuma osatu zuten hiru korrikalariak –erdian, Aramendi–. (Tolosaldeko Ataria)

Atzo jokatu zituzten Tolosaldean T3T mendi maratoia eta T2T mendi lasterketa. Eskualdera ekarri zituzten Aramendik eta Agirrezabalagak emakumeen probetako txapelak.

Bero ikaragarria eginagatik, Tolosaldeko T3T eta T2T mendi lasterketak oparoak izan dira eskualdeko korrikalarientzat. Atzo jokatu zituzten bi probak, eta Eneritz Aramendi azpeitiarrak irabazi zuen maratoia; June Agirrezabalaga zarauztarra, berriz, garaile izan zen bi tontorren bueltako proban.

42,8 kilometroko ibilbidea osatu zuten hiru tontorren bueltako maratoia egin zuten partaideek, eta Aramendik 5 ordu, 24 minutu eta 51 segundo behar izan zituen helmugaratzeko. T2T proban, berriz, Agirrezabala izan zen garailea; hark 2 ordu, 39 minutu eta 32 segundo behar izan zituen 24,4 kilometroko proba bukatzeko.

Tolosaldeko Atariaren webgunean daude ikusgai atzoko probetako argazkiak, baita kronikak ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide