Dabilen harriari...

Jose Antonio Gesalaga: "Egun guztia kalean pasatzen genuen, kalean eta lagunekin"

Gorka Eizagirre, Oihana Rojas eta Usua Garin 2026ko ekainaren 9a

Zarauzko Alde Zaharrean jaioa da Jose Antonio Gesalaga Zaldubi; zehazki, Trinitate kalean. Han ditu umetako oroitzapenik gehienak, han eta hondartzan, eta oraindik ere ondo gogoan ditu orduko jolasak, baita etxera zapatak bustita joandakoan jasotzen zituzten belarrondokoak ere. Umetako eta gaztaroko kontuak eta beste hamaika pasadizo berritu ditu Dabilen harriari saioaren aste honetako atalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide