Korrikaren 12. eguna egitasmoaren barruan, Euskal Herriko 65 tokitan Mintzodromoak egingo dituzte AEK-k antolatuta. Urola Kostan, Azkoitian, Zarautzen eta Zestoan egingo dituzte Mintzodromoak. 18:00etan hasita egingo dituzte Azkoitian eta Zestoan, herriko plazan batean; eta Klabelinsoro kalean, AEKren euskaltegiaren atzean, bestean. Zestoan, berriz, Laranjadi plazan egingo dute, 18:30ean hasita. Hitzordu horien helburua da, alde batetik, euskararen erabileraren inguruan hausnartzea da, eta bestetik, euskaraz praktikatzeko aukerez jardutea.
Mintzodromoan parte hartzeko izena eman beharko da honako lotura honetan. Azkoitiko Mintzodromoaren inguruko informazio gehiago behar dutenek 607 612 697 telefono zenbakira deitu edo azkoitia@aek.eus helbide elektronikora dei dezakete; Zarauzkoaren inguruan zalantzaren bat dutenek, 688 89 17 43 zenbakira; eta Zestoakoaz galdetzeko, 670 420 048 zenbakira.