PORRA

Realaren finalaren bueltan egindako porrak baditu irabazleak

Erredakzioa 2026ko apirilaren 20a

Unai Marrero eta Igor Zubeldia, Realeko jokalariak. (Igor Zubeldia)

Urola Kosta eskualdeko hamar lagunek adierazi zuten Espainiako Errege Kopako finala binako emaitzarekin amaitu eta penaltietan Reala nagusituko zela. Horien artean zozketa egin eta gero, irabazleek Unai Marrero eta Igor Zubeldia Realeko jokalarien kamisetak jasoko dituzte. 

Gukak jolas berezi bat izan du martxan Realaren Espainiako Errege Kopako finala tarteko. Finaleko emaitza zehatza asmatzea eskatzen zitzaien parte hartzaileei, Gukak Igor Zubeldia eta Unai Marrero Realeko jokalarien kamisetak baitzituen zozkatzeko.

Arauzko 90 minutuak jokatu eta gero, lehia berdinduta zegoen, 2-2 emaitzarekin. Luzapena jokatu behar izan zuten orduan Atletico Madrilek eta Realak, baina ordu erdi horretan ez zen bi taldeetako inor gola egiteko gai izan. Hori hala, penaltietan erabaki zen Espainiako Errege Kopako finala, eta txuri-urdinak nagusitu ziren, Marrero atezain azpeitiarrak egindako bi geldituri esker. 

Guztira, 630 lagunek parte hartu dute Gukaren porran, eta hamarrek asmatu dute emaitza zuzena: 2-2, eta penaltietan Reala nagusi. Hamar asmatzaile horien artean zozketa egin eta gero, Gukak zehaztu ditu kamiseten irabazleak: Eneko Larrañagak Marreroren kamiseta jasoko du, eta Ander Pozok, Zubeldiarena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide