Ez da giro!

Datorren asteburuko eguraldiaren iragarpena, Zumaiara eta Sevillara begira

Erredakzioa

Eneko Elustondo metereologoak datozen egunetarako eguraldi iragarpena egin du. Urola Kostan ez ezik, Sevillan jarri du begirada; izan ere, eskualdeko jende ugari doa hara Reala animatzera. Bertako festak ez ditu ahaztu Elustondok, eta Zumaiako santelmoetako repetizioetan zer eguraldi egingo duen ere kontatu du Ez da giro-ren bigarrengo atalean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide