Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bidegirekin batera, 14,9 milioi euro bideratuko ditu 2026an eta 2027an AP-8, AP-636, AP-1 eta GI-20 errepideetan guztira 46 kilometroko zorua birgaitzeko. Tartean 1,1 kilometro konponduko dituzte Zarautzen eta 4,5 kilometro Zumaia eta Deba artean Bilboko noranzkoan. Behobiarako noranzkoan, berriz, 3,9 kilometro egokituko dituzte Getaria eta Zarautz artean.
Aldundiaren arabera, "bide-segurtasuna eta zoruaren baldintzak etengabe hobetzera bideratuta daude jarduerak", eta bi fasetan egingo dituzte. 2026an, 21 kilometro ingurutan esku hartuko dute, 13 zatitan banatuta, eta 2027an, berriz, beste 25 kilometro birgaituko dituzte, tartean eskualdeko zatiak.
2026an, AP-8an, Bilborako noranzkoan, 3,2 kilometro hobetuko dituzte Mendaro, Elgoibar eta Eibarren artean, eta Behobiarako noranzkoan, 2,4 kilometro Elgoibar parean eta 4,3 kilometro Deba parean. AP-636an, Bergarako noranzkoan, 1,5 kilometro konponduko dituzte Ormaiztegi eta Ezkio-Itsaso artean; eta beste 925 metro Bergaran. Eta Beasaingo noranzkoan, 1,6 kilometroko zati bat Zumarragan, eta 1,5 kilometroko tarte bat AP-1ean, hiru zati berrituko dira Eibar noranzkoan: 2,8 kilometro Arrasaten, eta 1,9 kilometroko bi zati eta kilometro 1 Bergaran. GI-20 errepidean, gainera, Errenteria eta Pasaia arteko 800 metroko zatia konponduko da, bi noranzkoetan.
2027an beste 25 kilometrotan egingo dituzte birgaitze lanak. Aipatutako eskualdeko kilometroez gain, AP-8an, Bilborako noranzkoan, kilometro bat egokituko dute Mendaron; Behobiarako noranzkoan, berriz, 660 metro berrituko dituzte Deban. AP-1 autobidean, Eibarko noranzkoan, bi zati berrituko dituzte: 2 kilometro Eskoriatza eta Aretxabaleta artean, eta 2,1 kilometro Arrasate eta Oñati artean. Gasteizko noranzkoan, beste bi zatiren zorua hobetuko dute: 2,1 kilometro Arrasate eta Aretxabaleta artean, eta 2 kilometro Aretxabaleta eta Eskoriatza artean