Gukakide

Globoan bidaia irabazi dute Gukakide berriek

Erredakzioa 2026ko apirilaren 15a

Bazkide berrien artean zozketa berezia egin du Gukak martxoan.

'Etorkizuna' izeneko bazkidetza kanpainaren barruan, Gukak zozketa berezi bat abiatu zuen martxoaren 9tik apirilaren 9ra, Globos Arcoiris enpresarekin elkarlanean. Epe horretan bazkide egin ziren pertsona guztien artean, bi lagunentzako zortzi bidaia globoan zozkatu ditu Gukak, Errioxako Cuzcurrita del Rio Tiron herrian. 

Honako Gukakide berri hauek izan dira sarituak: June Agirrezabalaga, Eneko Solaberrieta, Maite Urbistondo, Larraitz Eizmendi, Igone Balentziaga, Conrado Mott, Jone Osinalde eta Itziar Larrañaga. 

Egungo erronkei aurre egin ahal izateko eta informazioa profesionaltasunez helarazteko, herritarren eta eragileen babesa eta atxikimendua behar-beharrezkoak ditu Gukak. Komunitate zabala eraikitzen jarraitu nahi dugu, euskararen normalizazioaren bidean gure alea jarriz eta herrigintza sustatuz ahal dugun neurrian. Horretarako, herritarrak bidelagun izanik, ahalik eta Gukakide gehien lortu nahi ditu Gukak. 

Oraindik Gukaren bazkide ez diren eta hala egin nahi dutenek adi egon beharko dute, laster aurkeztuko ditugu abantaila berriak! 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide