37 urteko emakume bat hil zen atzo goizaldean Iruñean, etxe bateko hirugarren soilarutik erorita, indarkeria matxistagatik ezarritako urruntze agindua urratu duen gizon batengandik ihesi zihoala. Gizona atxilotu egin zuen Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak, eta gertaera salatzeko deia egin du Urola Erdiko Itaiak.
Hain zuzen ere, Iruñeko "hilketa matxista salatuko" dute gaur arratsaldean Azpeitian, Azkoitian nahiz Zestoan. 19:00etarako deitu ditu mobilizazioak emakumeen antolakunde sozialistak, herri horietako plazetan, Indarkeria matxistari aurre egin! lelopean.