Basauriko "hilketa matxista" salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Itaiak Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 3a

Itaiak Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko otsailean Azkoitiko plazan egindako elkarretaratzea. (Mailo Oiarzabal)

Indarkeria matxistari aurre egin! lelo hartuta deitu ditu mobilizazioak gaur, ostirala, 19:30ean, Azpeitiko plazan eta bihar, larunbata, 13:00etan Azkoitiko eta Zestoako plazetan.

Asteazkenean emakume bat hilda aurkitu zuten Basaurin (Bizkaia), eta poliziak emakumearen bikotekidea atxilotu du gaur Bilbon, indarkeriazko hilketa egotzi diote. Biktimak 44 urte zituen, eta atxilotutako gizonak 45 urte ditu. Urola Erdiko Itaiak Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan, Indarkeria matxistari aurre egin! lelo hartuta.

Azpeitian gaur ostirala 19:30ean egingo dute elkarretaratzea, herriko plazan. Azkoitian eta Zestoan, berriz, bihar larunbata 13:00etan egingo dituzte protestak bi herrietako plazetan.

Itaiak "babesa eta elkartasuna" adierazi die Basaurin hildako emakumearen ingurukoei, eta indarkeria matxistarekin bukatzeko borroka eta antolakuntza indartu beharra aldarrikatu ditu, "aski da!".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide