Eduki babestua

Eusle: euskaratik etxekotasunera

Erredakzioa 2026ko martxoaren 6a

Programa honek euskara ikasteko bidea errazten du, baina batez ere trantsizio hori gizatiartu egiten du: ikasleek espazio seguru bat aurkitzen dute, lasai hitz egiteko, lotsa kentzen joateko, galdetzeko, eta sentitzen dutena partekatzeko.

Egunero, Euskadiko ikastetxeetara iristen dira euskararik ez dakiten gero eta haur gehiago; askok, gainera, ez dute oraindik gaztelania ere menperatzen. Ingurunea berria da, aurpegiak ezezagunak, errutinak desberdinak. Eta halakoetan, beldurra edo ziurgabetasuna ere ager daitezke, bereziki lehen egunetan.

Iazko ikasturtean, gainera, ikasturtea martxan zegoela bertan, 8.000 ikasle inguruk egin zuten bat eskolarekin. Datuak erakusten du errealitate bat: ikastetxeek etengabe hartzen dituzte harrera berriak, eta harrera horrek denbora, arreta eta begirada berezia eskatzen du.

Hor kokatzen da Eusle. Programa honek euskara ikasteko bidea errazten du, baina batez ere trantsizio hori gizatiartu egiten du: ikasleek espazio seguru bat aurkitzen dute, lasai hitz egiteko, lotsa kentzen joateko, galdetzeko, eta sentitzen dutena partekatzeko. Hitzak iristen direnean, konfiantza ere iristen da. Eta konfiantza iristen denean, harremanak etortzen dira.

Euskarak, kasu hauetan, kohesiorako balio du. Patioan entzuten dena ulertzea, gelakideekin harremanak egitea, irakasleari zer behar den esatea, taldeko dinamiketan parte hartzea… pauso txiki horiek guztiak dira benetan “parte izaten” hasten den unea. Eskolak bakarrik ez, komunitateak ere ateak irekitzen ditu.

Azken batean, Euslek mezua ekintzetan jartzen du: hemen baduzu tokia. Eta poliki-poliki, hizkuntzarekin batera, etxekotasuna ere eraikitzen da: “hau ere zure etxea da”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide