Gukaren bazkideek abantaila guztiak modu errazean eta azkarrean jaso ditzaten, Gukakideei zuzendutako Whatsapp kanala sortu du Gukak. Sartu kanalera lotura honetatik, eta ez galdu hileroko zozketak, zozketa bereziak, lehiaketak, bisita gidatuak, deskontuak eta gainontzeko abantailak; izan ere, gauza bakoitza martxan jarri orduko jakinaraziko da kanaletik.
Nola jarraitu Gukakide Txokoa kanala
Jakinarazpenak jaso nahi dituztenek, Whatsapp aplikazioaren barruan kanala jarraitu beharko dute, ezinbestean. Jarraitu ostean, kanpaitxoa aktibatu beharko dute, jakinarazpenak automatikoki jaso ahal izateko. Sartu Gukakide Txokoa kanalera, hemendik.
Hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
- Kanalera sartu.
- Kanalari "jarraitu" eman.
- Kanpaitxoa aktibatu.
- Jaso Gukakide izatearen abantailen jakinarazpenak