Korrika kulturaleko bertso afaria egingo dute Arroabean

Juan Luis Romatet 2026ko martxoaren 3a

Unai Iturriaga. (EITB)

Jon Maia eta Unai Iturriaga arituko dira kantuan Arroabeko Ederki elkartean. Txartela salgai daude Arroabeko Txara dendan, eta bihartik aurrera Zumaian eta Zestoan ere egongo dira.

Gero eta gutxiago falta da Korrikaren edizio berria abiatzeko. Hamasei egun barru, martxoaren 19an aterako da 24. Korrika Atharratzetik, eta hamar egun geroago helduko da Bilbora, hilaren 29an, Euskal Herria alderik alde zeharkatu eta gero. 

Euskararen aldeko martxaren bueltan, hainbat ekitaldi eta ekintza egingo dira, Korrika kulturalaren aterpean. Hala, martxoaren 27an bertso afaria egingo dute Arroabean, 21:00etan hasita, auzoko Ederki elkartean. Bertsotan, Unai Iturriaga eta Jon Maia arituko dira. 

Afariko menua honakoa izango da: piper beteak, txipiroiak tintan, txahal saiheskia, postrea eta kafea. Prezioa, 25 euro izango da. 

Bertso afarirako txartelak dagoeneko salgai daude Arroabeko Txara dendan, eta bihartik aurrera eskuragarri izango dira Zestoako Portalen eta Zumaiako Inpernupen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide