Bihar, larunbata, jokatuko da XVIII. Zumaia Saria txirrindulari proba, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, probak eragina izango du zirkulazioan; zehazki, esan dute Arroa, Zumaia eta Zarautz artean tarteka errepidea moztuta egongo dela 10:00etatik 12:45era bitartean.
Txirrindulariek 114 kilometroko ibilbidea egingo dute, Zumaian hasi eta han bukatuz: bi zakila bira txiki eta bi handi egin beharko dituzte. Ohi bezala, Getaria, Zarautz, Aizarnazabal eta Zestoa inguruan ibiliko dira partaideak, eta 13:00 aldera amaituko da lasterketa Axular ibiltokian.