Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia izango dute jokoan bihar

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 27a

Batelak Zumaian jokatutako jardunaldian. (Maria Maya Manterola)

Zarautz Arraunketa Elkarteak antolatu du hitzordua, eta 12:00etatik aurrera jokatuko dituzte estropadak, Orioko errioan. Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako arraunlariek hartuko dute parte bertan.

Urola Kosta eskualdeko arraunlari gazteek Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia izango dute jokoan bihar, larunbatarekin. Zarautz Arraunketa Elkarteak antolatu du hitzordua, eta 12:00etan hasiko dira estropadak, Orioko errioan. 

Hori horrela, bertan izango dira infantil, jubenil, promesa eta absolutu mailako arraunlariak, beren klubak ordezkatzen. Getariak guztira zazpi ontzi uretaratuko ditu; Oriok, berriz, 12 ontzi aurkeztuko ditu; Zarautzen kasuan, 11 ontzi lehiatuko dira; eta azkenik, Zumaiak bost ontzi eramango ditu. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide