Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak Road Race Label ziurtagiria du aurten ere

Ane Olaizola 2026ko otsailaren 25a

World Athletics-ek lasterketaren kalitate eta antolakuntza maila altuaren zigilua eman dio Diego Garciaren omenezko probari, nazioarteko estandar zorrotzak betetzen direla egiaztatuta. Martxoaren 21ean jokatuko dute lasterketaren 33. aldia. 

Martxoaren 21ean jokatuko dute Diego Garciaren omenezko 33. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, eta beste behin Road Race Label ziurtagiria izango du lasterketak. Izan ere, World Athletics-ek lasterketaren kalitate eta antolakuntza maila altuaren zigilu hori eman dio probari, nazioarteko estandar zorrotzak betetzen direla egiaztatuta. Horrenbestez, maratoi erdiaren antolatzailea den Xeye taldeak azaldu du han parte hartuko duten korrikalariek "beren ahaleginaren balioa" ziurtatuta izango dituela. 

Ziurtagiria jaso berritan, pozik azaldu dira antolatzaileek, probari beste urrats bat egitea ahalbidetzen diolakoan: "Gure lasterketaren bihotza herrikoia da, eta herri taupadek ematen diote zentzua urte osoan zehar egiten dugun lanari. Hala ere, zigilu honek gure taupadak munduan zehar zabaltzeko aukera eskaintzen digu, nazioarteko egutegian gure lekua sendotuz eta parte-hartzaile guztiei kalitatezko bermea eskainiz". 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide