Korrikaren hasierako festara joateko autobusa jarri dute kostaldeko herrietan

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 18a

Duela bi urteko Korrikako hasierako irudia. (korrika.eus)

Martxoaren 19an abiatuko da 24. Korrika Atharratzetik. Hen egingo duten hasierako festara joateko autobusa jarri dute kostaldeko herrietatik. Txartelak euskaltegietan daude salgai dagoeneko.

Hilabete eskas geratzen da 24. Korrika abiarazteko. Zuberotik aterako da aurtengo euskararen aldeko martxa, Atharratze herritik, hain zuzen ere, martxoaren 19an. Hasiera festa egingo dute, Korrikak edizio honetako lehen pausoak eman aurretik, eta bertara joateko autobusa antolatu dute kostaldeko herrietatik.

Busa Zumaiatik aterako da goizeko 09:00etan, Patxita Etxezarreta kaletik. Kostako errepidean barrena joanda, 09:15ean Getarian hartuko ditu bidaiariak, 09:30ean Zarautzen (Antonianotan), eta 09:45ean Orioan. Atharratzetik itzultzeko autobusa 19:00etan aterako da. 

Autobuserako txartelak dagoeneko salgai daude eskualdeko euskaltegietan, 12 euroan. Antolatzaileek azaldu dutenez, adin txikikoek gurasoen baimena beharko dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide