Greba orokorra antolatzeko asanbladak deitu ditu ELAk eskualdean

Ane Olaizola 2026ko otsailaren 7a

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek deituta, greba orokorra egingo dute martxoaren 17an Hego Euskal Herrian, 1.500 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata propioa eskatzeko. ELAren arabera, "testuinguru oso gogor eta arriskutsu batean" egin dute horiek deialdia, eta horrek berak bihurtzen du "ezinbesteko" greba bera zein gizarte aktibazio "zabala". Asanbladak egingo ditu herriz herri. 

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek deituta, greba orokorra egingo dute martxoaren 17an Hego Euskal Herrian, 1.500 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata propioa aldarrikatzeko. ELAren arabera, "testuinguru oso gogor eta arriskutsu batean" egiten dute deialdia, eta horrek berak bihurtzen du "ezinbesteko" greba bera zein gizarte aktibazio zabala. Hain zuzen, greba antolatzeko hainbat asanblada antolatu ditu sindikatuak datozen egunetarako. 

"Hego Euskal Herriko gobernuek, eta bereziki EAJ, PSE-EE eta PSNk, pobretze eta prekarizazioaren aurrean, egoerari aurre egin eta bizi baldintzak hobetzeko alternatibak eraikitzeko ekimenak eztabaidara onartu ere ez dituzte egin", esan du sindikatu horrek, eta horren adibidetzat jo dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan bertan "erabakitzeko sindikatuon proposamena blokeatu" izana. "Legebiltzarrak 138.495 sinadurek babestutako Herri Ekimen Legegilea eztabaidara ere ez dute onartu EAJ, PSE-EE, PP eta Voxek horrela erabakita". Era berean, gaineratu du Gasteizko Legebiltzarrak atzera bota zuela gutxieneko pentsioa osatu eta LGSaren parekoa izan dadin 145.142 sinaduren babesa jaso zuen lege proposamena.

Hori horrela izanda, ELAren ustez greba orokorra da "bide bakarra" langileen eskubideak lortu ahal izateko. Horregatik, eta martxoaren 17ko greba orokorra antolatzeko, talde eta norbanako guztiak gonbidatu dituzte herriz herri antolatu dituzten asanbladetara. 

Honako batzar hauek egingo ditu ELAk eskualdean. 

  • Azkoitia, otsailaren 11n, 18:30ean, Elkarguneko Floreaga gelan.
  • Zestoa, otsailaren 11n, 18:30ean, Kultur Etxean.
  • Zumaia, otsailaren 11n, 18.30ean, Oxforden.
  • Getaria, otsailaren 19an, 18.30ean, Alondigan.
  • Azpeitia, otsailaren 10ean, 18.30ean, Mankomunitatean.
  • Orio, otsailaren 19an, 18:30ean, Salatxon.
  • Zarautz otsailaren 10ean, 18:00etan, lekua zehaztu gabe. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide