Matxinbentan festak, eta santa eskeak toki askotan

Ane Olaizola 2026ko otsailaren 3a

Lasaotarrak santa eskean, iaz. (Utzitakoa)

Asteburua festan igaro ostean, Santa Ageda egunarekin ostegunean bukatuko dituzte jaiak Matxinbentan .Bihar, santa eskean aterako dira hainbat tokitan

Asteburuan gogotik ospatu dituzte Santa Ageda jaiak Matxinbentan, eta etzi, Santa Ageda egunarekin, bukatuko dituzte. Han eskean irteteko asmorik ez dute bihar; bai, ordea, Aian, Azkoitian, Azpeitian, Errezilen, Orion, Zestoan, Zarautzen eta Zumaian. Aizarnazabalen, Getarian eta Lasaon, larunbatean aterako dira.

Hemen santa eskeen egitarauak, herriz herri: 

BIHAR, ASTEAZKENA. SANTA AGEDA BEZPERA

  • Aia.
    • HHko ikasleak goizean herriko kaskoan ibiliko dira, LH1-LH6 artekoak, auzoetan. 17:15ean, denak plazan elkartuko dira.
  • Azkoitia.
    • Floreaga: DBH4koak 09:30ean irtengo dira, eta HH-LHkoak 11:15ean. 12:00etan plazan elkartuko dira guztiak.
    • Azkoitia BHI: 11:30ean aterako dira taldeka, eta 14:00etan eliz atarian elkartuko dira guztiak.
    • Xabier Munibe: 10:30ean irtengo dira ikastolatik eta 12:00etarako ikastolako atarian bilduko dira guztiak.
    • Bizilore: Santa Ageda bezperan DBHkoak baserriz baserri ibiliko dira; LHkoek eta HHkoek eskolan ospatuko dute jaia, eta San Martin auzora joango dira kantari.
  • Azpeitia.
    • Iraurgi: 09:00etan ikasleak kalera aterako dira eta Goienetxekoengana ere joango dira; 16:30ean HHko eta LHko ikasleak jolastokian ibiliko dira; eta 19:00etan guraso, ikasle eta irakasleak Sanagustinpetik irtenda kalean ibiliko dira.
    • Ikasberri: 09:30etik 12:00etara DBH4ko ikasleak herrian ibiliko dira.
    • Izarraizpe: 10:00etan DBHko ikasleak kalera aterako dira.
  • Errezil.
    • 09:15ean, San Martin herri eskolako ikasleek eta irakasleek gurasoei abestuko diete, eta gero, herrigunean ibiliko dira.
  • Orio.
    • Zaragueta: 10:30ean, eskolatik irten eta herrian barrena ibiliko dira.
    • Orioko Herri Ikastola: 18:00etan ikastola aurreko plazatxoan elkartu eta kalez kale ibiliko dira kantuan.
  • Zestoa.
    • 08:15ean Gurutzean elkartuko dira eta handik hasiko dute santa eskea. 13:30ean Ipintza elkartean bazkalduko dute, eta arratsaldean ere kantuan jarraituko dute.
    • Zestoako Herri Eskolako, Aizarnako eta Arroabeko eskoletako haurrak kantuan ibiliko dira 09:00etatik aurrera.
  • Zarautz.
    • Txinpirin abesbatzako umeak eta musika eskolako txistulariak kantuan ibiliko dira 18:00tatik aurrera.
    • Zarautz Abesbatza, Zarazte abesbatza eta Zarautztrik 19:30ean abiatuko dira Musika Plazatik.
  • Zumaia. 
    • Herriko bi ikastetxeetako kideak aterako dira santa eskean, bakoitza bere aldetik.
    • Korokoiak abesbatzak Sasi Ageda kalejira egingo du, 18:30ean hasita, Victoriano Arrate etorbidetik.

OTSAILAK 7, LARUNBATA

  • Aizarnazabal.
    • 09:00etatik aurrera, santa eskean aterako dira herrian barrena, eta haurrek ere ekintzan parte hartzeko aukera izango dute.
    • 16:15ean udaletxearen aurrean elkartuko dira haurrak eta helduak.
    • 18:30ak bitartean, Zubialden ibiliko dira santa eskean, eta helduen taldeak Muitza aldera jarraituko du.
  • Getaria.
    • 09:00etan plazan elkartuko dira, eta ibilbide hau egingo dute santa eskean: Akerregi, San Prudentzio, Askizu. Ondoren, Askizun bazkalduko dute.
  • Lasao (Azpeitia-Zestoa).
    • 09:00etan irtengo du Lasaoko santa eskeko taldeak, eta betiko ibilbidea egingo du Andoni Egaña eta Iñigo Manzisidor Mantxi bertsolariekin eta Iraitz eta Unai trikitilariekin. Bazkaria eta afaria egingo dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide