Zabaldu dute kostako errepidea

Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 22a

Itsasbazterreko arrisku maila handiagatik egon da itxita Zumaia eta Zarautz lotzen dituen N-634 errepidea, baina dagoeneko ireki dute berriro. Gaurko eta biharko abisu horia du iragarrita Euskalmetek. 

Itsasbazterreko arrisku maila handia tarteko, Zumaia eta Zarautz arteko errepidea itxi dute arratsaldean. Denboralea baretu arte egon da itxita, baina Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, dagoeneko irekita dago Zumaia eta Zarautz lotzen dituen N-634 errepidea. 

Hasieran Zumaia eta Getaria arteko bidea itxi duten arren, minutu gutxiren buruan jakinarazi du aipatutako erakundeak kostako errepidea osorik itxiko zutela, Getariatik Zarautzerako zatia barne. Gaurko eta biharko abisu horia du iragarrita Euskalmetek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide