2025-2026 ikasturteko matrikula aldi berria ireki dute HHI-EPA Urola Kosta eskoletan. Helduen eskolak Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian ematen dituzte, baina nahi duten herritar guztientzako eskaintza publikoa da. Egun hauetan eskoletako ateak zabalduko dituzte ikasturteko eskaintzan matrikula egiteko edota informazioa eskatzeko. Eskualdeko helduen eskolaren eskaintza honakoa da: hasierako ikaskuntzak, DBH titulua, gaztelania eta euskara.
Zarautzen, esaterako, hasierako ikaskuntzak, DBH titulua, gaztelania eta euskara ikastaroak eskainiko dituzte. Horietarako matrikula egiteko gaur, urtarrilak 22, 15:00etatik 20:00etara egongo da helduen hezkuntzarako ikastetxea irekita, eta urtarrilaren 23tik 30era artean 10:00etatik 13:00etara zabalduko dute. Zarauzko HHI-EPA Urola Kosta Pagoeta kalea 2-4 zenbakietan dago, eta 943-13 00 13 da harremanetan jartzeko telefono zenbakia.
Zumaian, Txomin Agirre kaleko 3. zenbakian (943-14 31 27 telefono zenbakia) dagoen HHI-EPA ikastetxean egin daiteke matrikula honako ikastaroetan: hasierako ikaskuntzak, gaztelania, DBH titulua (ikastaroa Zarauzko zentroan emango dute) eta euskara. Matrikula egiteko, bulegoa urtarrilaren 26tik 30era egongo da zabalik, 10:00etatik 13:00etara.
Azkoitian, hasierako ikaskuntzak, DBH titulua (Azpeitiko ikastetxean eskainiko dituzte eskolak) eta gaztelania ikasgaiak eskainiko dituzte, eta horietako matrikula Bizenta Mogel 4-6 zenbakietan dagoen HHI-EPA Urola Kostaren bulegoan (943-85 03 99 da telefono zenbakia) egin daiteke: gaur, urtarrilak 22, 15:00etatik 19:00etara eta urtarrilaren 26tik 30era, 10':00etatik 13:00etara.
Azpeitian, hasierako ikaskuntzak, DBH titulua eta gaztelania ikastaroak eskainiko dituzte, eta horietarako matrikula egiteko edota informazioa eskatzeko San Martin estratan dagoen ikastetxera jo behar da edota 943-81 22 03 telefono zenbakira deitu. Matrikula egiteko blegoaren ordutegia honakoa da: gaur, urtarrilaren 22a, 15:00etatik 20:00etara eta urtarrilaren 23tik 30era 10:00etatik 13:00etara.