Itsasbazterreko arrisku maila handia tarteko, Zumaia eta Getaria arteko errepidea (N634) itxi dute. Horrela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak 17:00ak bueltan. Erakundeak azaldu duenez, "denboralea baretu arte" egongo da itxita Getaria eta Zumaia lotzen dituen kostako errepidea. Horrenbestez, autoak berbideratzen ari da Ertzaintza bi herrietako sarrera-irteeretan.
Biharko, hilak 21, abisu horia iragarri du Euskalmetek itsasaldeko arriskuagatik. Goizaldean izango da itsasgora (06:00 aldera) eta 05:00etatik 07:00etara espero dituzte olatu handienak.