Irailean jakin genuen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia martxoaren 28an egingo zela, eta, era berean, 24. Korrika ere egun horretan bertan pasatuko dela Azkoititik eta Azpeititik. Zuen berria irakurri eta berehala jarri ginen zuekin harremanetan, konponbide bat bilatu nahian; asko eskertzen dizuegu hasiera-hasieratik erakutsi zenuten prestasuna. Korrikak berarekin urduritasuna dakar, eta une horretan izan zenuten jarrerak asko lasaitu gintuen, oso garrantzitsua izan zen guretzat. Data aldatzeko inongo arazorik ez zenuten jarri zuentzat kalterako bazen ere, eta berehala hasi zineten hori aldatzeko lanean.
Babestuta sentitu gara, herriko eragileok bat egin dugu, eta, garrantzitsuena, euskara ardatz hartuta bidelagun izan gara. Hemendik aurrera ere izango gara, hor izango gaituzue zuen egunean!