Baserritar Gazte Elkartuen Auzolanak (Bagea), Gipuzkoako gazte baserritarrak batzen dituen elkarteak, bilera irekia egingo du datorren ostiralean, urtarrilak 2, Azpeitiko Baigera tabernaren goiko solairuko aretoan. 19:30ean hasiko dute Gipuzkoa mailako bilera.
Elkartekoek azaldu dutenez, helburua da baserritarrek egun bizi duten egoeraren inguruko kezkak partekatzea eta azaleratzea, horien inguruan hausnartzea eta irtenbide bat aurkitzea.