Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-Ekin Lanean programak pertsonen laneratzea bultzatzea du xede. Prozesu horretan laguntzeko, hainbat prestakuntza jarri dituzte martxan orain artean –kamioi gidabaimena lortzeko edota fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak egiten ikasteko–, eta oraingoan, Urola Kosta Estetika jardueran izena emateko epea zabaldu dute.
Estetikako lanbide ziurtagiria lortzeaz gain, akonpainamendua, bekak, praktikak eta zeharkako prestakuntzak jasoko dituzte ikastaroko parte hartzaileek. Herritarrek hogei orduko euskarazko prestakuntza jasoko dute, gainera, AEKren eskutik.
Otsailaren 2ra artean eman daiteke izena, lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera mezua idatzita edo 943-89 08 08 telefono zenbakira deituta. Urola Kosta Lan Poltsako datu-basean sartuta, norberaren profileko prestakuntza atalean ere inskribatu daiteke.