Gabon egunez, ohitura den moduan, hainbat eta hainbat auzotar Gabon eskean atera dira Arroabean. Trikiti eta pandero doinuek lagunduta, etxez etxe eta baserriz baserri aritu dira kantuan, eta eguraldi makurra egin duen arren, giro ederra sortu da auzoan.