'3, 2, 1 Guka' saioaren Gabonetako lehen atala, osorik ikusgai

Guka Telebista 2025eko abenduaren 23a

Gabonetako oporraldian 3, 2, 1 Guka haurrentzako saioaren lau atal berri botako ditu Guka Telebistak. Gaur, asteartea, eman du horietako aurrena, eta hilaren 26an eta 30ean eta urtarrilaren 2an emango ditu beste hirurak. Kozinatzea, eskulanak egitea, magia trikimailuak ikustea eta ipuinak entzutea gustuko badituzue, ez galdu aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide