Faxismoaren eta ideia erreakzionarioen gorakadaz jardungo dute datorren ostiralean

Julene Frantzesena 2025eko abenduaren 5a

Hainbat lagun Zestoako Gaztetxean egindako faxismoaren kontrako jardunaldian.

Urola Erdiko gazte asanbladek antolatuta, autodefentsa tailerra egingo dute Zestoako Gaztetxean, eta gero, Ideia erreakzionarioak eta faxismo berria izenburupean, hitzaldia eskainiko dute Alondero aretoan.

Urola Erdiko gazte asanbladek faxismoaren eta ideia erreakzionarioen gorakadan jarriko dute fokua datorren ostiralean. Hain zuzen ere, abenduaren 12an, gai horren bueltako autodefentsa tailerra eta hitzaldia egingo dituzte Zestoako Gaztetxean.

17:00etarako jarri dute autodefentsa tailerrerako hitzordua, eta gero, 18:30ean, hitzaldia egingo dute Alondero aretoan, Ideia erreakzionarioak eta faxismo berria izenburupean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide