Sanikolasetan autobus zerbitzua egongo da gauez

Onintza Lete Arrieta 2025eko abenduaren 4a

San Nikolas batzuetako irudia. (Guka)

Ostiral eta igande gauetan Usurbil-Zumaia ibilbideko UK09 lineak zerbitzu bereziak eskainiko ditu, baita Orio-Aia ibilbideko UK08 lineak ere.

Orioko eta Aiako udalek jakinarazi dutenez, autobus gehiago egongo dira San Nikolas festek irauten duten bitartean, gauez. Lurraldebusen Usurbil-Zumaia ibilbideko UK09 lineak zerbitzu bereziak eskainiko ditu ostiral eta igande honetan, hau da, abenduaren 5ean eta 7an. Larunbatean, abenduak 6, ohiko gaueko zerbitzua izango da.

UK08 lineak ere, Orio-Aia ibilbidean, zerbitzu bereziak eskainiko ditu ostiralean eta igandean (Orioko geltokia tren geltokikoa izango da).

Honakoak izango dira abenduaren 5eko eta 7ko gaueko autobusen ordutegiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide