Azaroaren 25a

Azaroaren 25aren bueltan mobilizazio ugari egingo dituzte herrietan

Onintza Lete Arrieta 2025eko azaroaren 21a

Azaroaren 25aren harira Zestoan egindako mobilizazio bat. (Maialen Etxaniz)

Eskualdeko herri gehienetan aterako dira kalera asteartean Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, eta aurreko eta ondorengo egunetan ere hainbat ekintza egingo dituzte han-hemenka.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da asteartea, Azaroaren 25a. Urtero bezala, eskualdeko herri askotan mobilizazioak deitu dituzte egun horretarako, eta bestelako ekintzak ere antolatu dituzte zenbait herritan udalek nahiz eragileek egun horretarako nahiz aurreko eta ondorengo egunetarako.

Zarautzen, esaterako, hilabete osoan aritu dira gaia lantzen. Herri txikietan ere ez dira besoak gurutzatuta gelditu; Saiaz mankomunitatea osatzen duten lau herriek –tartean Errezil eta Beizama daude– bat egin dute, eta elkarretaratzea deitu dute Bidania-Goiazko (Gipuzkoa) frontoian.

Orion, berriz, Azaroaren 25aren testuingurua aprobetxatu dute egitasmo berri bat aurkezteko. Izan ere, hemendik aurrera Bizitza askeak plazer leloaren aterkipean egingo dituzte indarkeria mota desberdinen aurreko kanpainak eta lanketak.

Bai asteartean, bai aurreko eta ondorengo egunetan, hainbat mobilizazio eta ekintza egingo dituzte han-hemenka. Honakoa da egitarau osoa herriz herri:

AIA

Azaroak 25, asteartea. 19:00etan txokolatada eta elkarretaratzea, plazan, Aiako Emakume Taldeak deituta.

AIZARNAZABAL

Azaroak 25, asteartea. 19:00etan, elkarretaratzea, udaletxe aurrean, Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak deituta.

AZKOITIA

Azaroak 25, asteartea. Udalak deituta, elkarretaratze isila 12:00etan, plazan. 19:00etan, protesta eliz atarian, Itaiak deituta.

AZPEITIA

Azaroak 25, asteartea. 18:30ean, elkarretaratzea, Epaitegiaren aurrean, Azpeitiko Feministen Sareak deituta. 19:00etan, Kaleak hartu mobilizazioa, plazatik hasita, Urola Erdiko Itaiak deituta.

ERREZIL

Azaroak 25, asteartea. Eskolan ongizate emozionala lantzeko ikastaroa egingo dute, goizez.

ERREZIL-BEIZAMA

Azaroak 25, asteartea. Saiaz gizarte zerbitzuen udal elkarteko lau udalerrietako elkarreratatzea, 19:00etan, Bidania-Goiazko frontoian.

GETARIA

Etzi, igandea. 11:00etan, ihes-gela Sahatsaga kiroldegian LH 5. eta LH 6. mailetako gaztetxoentzat. 18:30ean, Maialen Lujanbioren RR_6_erre(AH)ala errezitaldia, Berdura Plazan.

Abenduak 2, asteartea. LGTBIQ+ kolektiboari eta familiei zuzendutako aholkularitza zerbitzua egongo da Alondegian, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

ORIO

Gaur, ostirala. A25ari lotutako nerabeentzako bideo lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, 17:30ean, Saregilen.

Azaroak 25, asteartea. Mugimendu Feministak deituta, mobilizazioa, 19:00etan, Herriko Plazatik hasita.

ZARAUTZ

Azaroak 22, larunbata. Itaiak antolatuta, indarkeria matxistaren aurkako arte erakusketa, 12:00etan, Frontoi Txikin.

Azaroak 24, astelehena. Aitatasunaren erronkak. Maskulinitateari buruzko hausnarketa, Piper Txuriak elkartearen eskutik, 18:30ean, Etxezabalan. Saioa euskaraz izango da.

Azaroak 25, asteartea. Zarauzko Mugimendu Feministak deituta, 18:30ean, manifestazioa udaletxe aurretik abiatuta, eta 19:00etan, Denok gara Yoanna egitasmoa, Azken Portuko Plaza Gorrian. Itaiak deituta, 19:00etan, mobilizazioa udaletxe aurrean.

ZESTOA

Azaroak 25, asteartea. 18:30ean, manifestazioa, plazatik irtenda. Zestoako Mugimendu Feministak deituta. 19:00etan, mobilizazioa, plazan. Urola Erdiko Itaiak deituta.

ZUMAIA

Azaroak 25, asteartea. Herri Eskolako DBH1eko ikasleen Harriaren mintzoa antzezlana Aita Marin, 10:30ean, 12:30ean eta 17:00etan. Mugimendu Feministak deitutako manifestazioa, 19:00etan, Beheko Plazatik abiatuta.

Azaroak 26, asteazkena. Las poderosas antzezlana, indarkeria matxista pairatu duten Guatemalako emakumeek sortutako Las Poderosas antzerki konpainiaren eskutik. 18:30ean, Emakumeen Etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide