Ion Egiguren da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista

Mailo Oiarzabal eta Urtzi Oteiza 2025eko azaroaren 19a

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko zazpigarren atala, Aizarnako Ion Egiguren protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai.  

Ion Egiguren aizarnarra izan da aste honetako Dabilen harriari saioaren protagonista. Guka Telebistak atzo gauen, 22:00etan, bota zuen bigarren denboraldiko zazpigarren atala, eta horretan, besteak beste, gaztetako kontuak eta pasadizoak berritu zituen Egigurenek. Izan ere, Azpeitiko bizilagunari beti sortu izan diote jakin-mina Aizarnaren historiak eta hango istorioek, eta horietako zenbait ekarri zituen gogora Santa Engrazia gainean egindako elkarrizketan.

Datozen asteetan ere, asteartero-asteartero, Dabilen harriari saioaren atal berriak ikusteko aukera izango dute herritarrek Guka Telebistan, 22:00etan. Asteazken arratsaldetik aurrera, berriz, Gukaren webguneetan ikusi ahal izango dira atal horiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide