Emakumezkoak aizkoran eta gizonezkoak ingude altxatzen ibiliko dira igandean Urdanetan

Onintza Lete Arrieta 2025eko azaroaren 4a

Nerea Arruti (txapelarekin), Oihana Fernandez de Barrena, Malen Barrenetxea eta Ane Zapirain aizkolariak, 2023an Aian. (Mireia Galarza Bastida)

Asteburuan San Martin jaietan murgilduta ibiliko dira Aiako auzoan, eta egitarauaren barruan herri kirol ikuskizunaz gozatu ahalko dute auzotarrek. Gipuzkoako Txapelketaren barruko lehenengo mailako lehiak izango dira biak.

Igande arratsaldean herri kirol saioak izango dira Aiako Urdaneta auzoan. Auzotarrak San Martin jaietan murgilduta ibiliko dira ostiraletik, eta Gipuzkoako Txapelketaren barruko lehenengo mailako emakumezkoen aizkora lehia eta gizonezkoen ingude altxatzea ikusteko aukera izango dute.

18:00etan hasiko dira lanean. Emakumezkoetan bost aizkolari ariko dira nor baino nor gehiago: Nerea Arruti, Irati Astondoa, Malen Barrenetxea, Oihana Fernandez de Barrena eta Laiene Pikabea. Gizonezkoetan, berriz, hiru lagun, ingudeekin: Unai Goitia, Ugaitz Orbegozo eta Joseba Pagadizabal.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide