Mendi lasterketen Euskal Herriko Kopa irabazi du Peio Ziarsolok

Nerea Uranga 2025eko azaroaren 3a

Peio Ziarsolo atzo Kolitza mendi lasterketan jubenilen podiumean lehen postuan. (Utzitakoa)

Jubenilen mailan izan da txapelduna, Euskal Herriko Kopa osatzen duten sei mendi lasterketetatik lau irabazita. Azkena, asteburuan jokatu eta irabazi du lasterkari gazteak.

Peio Ziarsolok mendi lasterketen Euskal Herriko Kopa irabazi du, jubenilen mailan. Sei mendi lasterketetan erabaki da kopa, eta horietako lau irabazi ditu Ziarsolok: Lakuntzako mendi lasterketa (Lakuntza, Nafarroa), Agoitzeko mendi lasterketa (Agoitz, Nafarroa), Sorginen lasterketa (Atxondo, Bizkaia) eta Kolitza mendi lasterketa (Balmaseda, Bizkaia).

Atzo jokatu zuen Ziarsolok Kolitzako mendi lasterketa. 13 kilometroko proban irten zuen, eta sailkapen orokorreko bosgarren postua eskuratu zuen, ibilbidea 1.06.36 denboran eginda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide