Kamioi bat matxuratu da AP-8an, 41. kilometroan, eta auto pilaketak eragiten ari da, errei bat itxita baitago. Zehazki, bi kilometro inguruko ilarak daude une honetan (15:30) Zumaia eta Zarautz arteko zatian, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak 14:10 aldera izan du jazoeraren berri, eta kamioia bertatik atera eta egoera bere onera itzul dadin lanean ari dira orain suhiltzaileak.