Gau Beltza eta Azaroaren 1a

Lore sortak hilerrietan, zendutakoen oroimenez

Erredakzioa

Santu Guztien Eguna da gaur, eta ohiturari jarraituz, herritar ugarik lore eskaintza egin diete zendutako senideei hilobietan.

Eguraldi makurrarekin esnatu dira gaur Urola Kosta eskualdeko herriak, baina, halere, jendetza ibili da hilerrietan aurrera eta atzera. Izan ere, Santu Guztien Eguna da gaur, azaroaren 1a, eta egun honetan ohikoa den lore eskaintza egitera gerturatu da jende ugari. Lore sortak utzi dituzte hilobien aurrean, hildakoak gogoan dituztela erakutsiz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide