Gau Beltza eta Azaroaren 1a

Mozorroak, jolasak eta mokadua, Arimen Gauean Aizarnan

Ihintza Elustondo

Gau Beltza ospatu dute aizarnarrek ere. Lehenik, mozorroak eta kalabazak prestatu eta jolasak egin dituzte. Amaitzeko, mokadua dastatu eta arimen bidea argitu dute.

Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatu dute Zestoako Aizarna auzoan. Arratsaldean hasi dituzte ekintzak; hain zuzen ere, 17:00etan, mozorroak eta kalabazak prestatu dituzte, Barbantxo eta Ahurraren eskutik, ludotekan. 18:00etan, photocall-a eta jolasak izan dira musikariz alaituta, frontoian. Ondoren, mokadutxoa izan da auzotarrentzat, Aitzbarna elkartean. Amaitzeko, arimen bidearen argitzea egin dute, herrian zehar, ilunpean.

(Argazkiak: Utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide