San Migel jaietan, egun bete-betea izan zuten atzo, larunbatez, Aizarnazabalen. Goizean, kirol saioak izan ziren nagusi, eta arratsaldean postre eta karta joko txapelketak lehiatuta eta antzerkiaz gozatuta, musika doinuak barreiatu ziren herrian iluntzean. Hain zuzen ere, Kitadelpare txaranga entzun ahal izan zen 19:30etik aurrera, eta giro ederra sortu zen herriko kaleetan. 23:00etatik aurrera, berriz, honako kontzertu hauek entzun ahal izan ziren plazan: KAKK, Merina Gris eta Hidalgo DJa. Gaztetxean, bestalde, Kanpax, Indate eta Tximas DJak aritu ziren.
Gaur eta bihar ere izango da zertaz gozatua. Hona hemen egitaraua:
Gaur, igandea
- 10:30. Kalejira, herriko trikitilariekin.
- 12:30. Meza.
- Meza ondoren, umeen danborrada.
- 18:00. Herri kirolak.
- Aizkolariak: Iker Vicente-Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a vs Julen Alberdi Txikia IV.a - Ugaitz Mugertza Mugertza II.a.
- Harri jasotzaileak: Mikel Lopetegi Urra, Unax Iruretagoiena Izeta VII.a, Ainitze Zumeta, Maddi Gesalaga, Paulo Azpiazu.
- 20:00. Bull DJa.
Irailaren 29a, astelehena. San Migel eguna
- 10:30. Kalejira, trikitilariekin.
- 11:30. Meza.
- Meza ondoren, 39. Sagardo Lehiaketa eta Bolo Txapelketa.
- 17:30. Harritzearen abilezia ikuskizuna, Hodei Magoarekin.
- 19:00. Estampas de Mexico mariatxia.
- 20:30. Adiskidekoen otarrearen zozketa.
(Argazkiak: Maddi Txintxurreta)