Erniarraitz Urolako bertsozale elkarteak 25. urteurrena ospatu zuen atzo Azkoitian. Elkarteko belaunaldi desberdinetako kideak zein hainbat bertsozale elkartu zituen urtemugak, eta bertsoaren bueltan ospatu zuten eguna.
Goizean, herriko kaleetan bertso poteoa egin ostean, eguerdian Joseba jatetxean elkartu ziren guztiak, han bazkaltzeko. Bazkalostean, gainera, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus aritu ziren bertsotan, han elkartutakoen gozamenerako. Jatetxearen atarian familia argazkia aterata borobildu zuten bertsolariek eta bertsozaleek mende laurdeneko ospakizun festa.
(Argazkiak: Erniarraitz elkartea)