Behar zuen moduan, bertsotan hasi ditu Erniarraitzek mende laurdeneko ospakizunak

Ane Olaizola 2025ko ira. 20a, 14:15

Bertsozaleen elkarteak 25 urte bete ditu aurten, eta urteurren berezia ospatzen ari dira dozenaka bertsolari Azkoitian. Bertso poteoarekin hasi dute eguna. 

Erniarraitz bertsozale elkarteak 25 urte bete dituela eta, egun osoko egitaraua prestatu dute Azkoitian urteurrena ospatzeko, eta behar zuen moduan, bertsoak zein bertsolariek izango dute protagonismoa osoa mende laurdeneko egun berezian. Eguerdian, etxeko bertsolariak plazan elkartu dira, eta kuadrilla kalez kale aritu da bertso poteoan, trikitilarien laguntzaz. 

Ondoren, Joseba jatetxera joko dute, eta han egingo dute urteurren bazkaria. Gainera, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide