Gaueko tren eta autobus zerbitzu bereziak izango dira, Zarauzko Euskal Jaia dela eta

Juan Luis Romatet 2025ko ira. 8a, 08:00

Trena. (Euskal Trenbide Sarea)

Bihar, asteartea, gauerdik aurrera izango dira trenak Zarauzko jaiak direla eta. Guztira, hamazazpi tren arituko direla gauez adierazi du Euskotrenek. Lurraldebusek ere autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu.

Euskal Jaiak ospatuko dituzte bihar Zarautzen, eta egun horretan kostaldeko herrira bertaratuko direnen joan-etorriak errazteko gaueko tren zerbitzu bereziak jarriko ditu Euskotrenek. Gauerditik aurrera arituko dira aipatu trenak bidaiariak eramaten. Enpresa publikoak azaldu duenez, guztira hamazazpi tren izango dira gau horretan: zortzi Zumaiatik Donostiara, zazpi Donostiatik Zumaiara, eta beste bi Zarauztik Zumaiara. Zerbitzu berezi honen helburua "jaiaz gozatzeko garraio publikoaren aukera erosoa eskaintzea" dela adierazi du Euskotrenek. 

Gaueko trenen irteera ordutegiak honakoak izango dira:

  • Zumaia-Amara (Donostia): 00:00, 00:30, 01:00, 01:30, 02:30, 03:30, 04:30 eta 05:03.
  • Amara (Donostia)-Zumaia: 23:20, 23:50, 00:20, 00:50, 01:50, 02:50 eta 03:50.
  • Zarautz-Zumaia: 04:51 eta 05:45

Zarautzetik irteteko orduak, berriz, honako hauek izango dira:

  • Zarautz-Amara (Donostia): 00:08, 00:38, 01:08, 01:38, 02:38, 03:38, 04:38 eta 05:11.
  • Zarautz-Zumaia: 23:50, 00:20, 00:50, 01:20, 02:19, 03:19, 04:19, 04:51 eta 05:45.

Autobus zerbitzu bereziak

Lurraldebusek gaueko autobus zerbitzu bereziak jarri ditu handik Urola Erdira itzultzeko. Hain justu, Azkoitia eta Zarautz arteko bidea egin ohi duen UK03 autobus lineak eskainiko ditu zerbitzu bereziak.

Zarauztik Azkoitira arteko bidea egingo du autobusak, Aizarnazabalen, Zestoan eta Azpeitian geldialdiak eginez. Hain justu, bi orduz behin izango dira autobusak; aurrena, 23:05ean abiatuko da Zarauztik, eta 01:05ean, 03:05ean eta 05:05ean abiatuko dira hurrengoak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide