Darahlik Saharara egindako aurtengo bidaia, bideo erreportajean

Maria Maya Manterola 2025ko abu. 31a, 16:30

Udaberrian Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara egindako bidaian hartutako irudi eta adierazpenekin ondorengo bideo erreportajea osatu du Gukak.

Darahli elkarteak antolatuta, 60 ikasle eta Zestoako, Zumaiako nahiz Azkoitiko ordezkari politikoak Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan izan ziren joan den apirilean. Bidaian erbestean bizirauten duen herria ezagutzeaz gain auzolanean haurtzaindegiko fatxada margotu, haur parkea muntatu nahiz elektrizitatea lanak egin zituzten, baita soinketako materialaren formazioa eman ere.

Hango erakunde publikoak ezagutu, hitzaldiak jaso nahiz kirol eta dantza tailerrak ere eskaini zituzten bidaiak iraun bitartean. Gukak bideo erreportaje hau osatu du bidaian zehar hartutako irudi eta adierazpenekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide