Egun gutxi batzuk besterik ez dira falta Getariako Salbatore jaiei hasiera emateko. Festei lotuta, Zumaiara eta Zarautzera joan-etorriak egin nahi dituztenentzat gaueko zerbitzua indartuko du Lurraldebusek. Abuztuaren 5ean, 6an, 7an, 8an eta 9an izango dira autobus horiek, asteartetik larunbatera, alegia.
Hori hala, abuztuaren 5ean, 6an, 7an eta 8an, autobusak Zumaiatik 00:30ean, 02:30ean eta 04:30ean aterako dira, eta Getariara 00:40an, 2:40an eta 4:40an helduko dira, Zarautzera joateko. Zarauztik, berriz, 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan aterako dira autobusak, eta bost minutu geroago iritsiko dira Getariara, eta Zumaiara joan nahi duten erabiltzaileak jasoko ditu.
Abuztuaren 9an, larunbata, Zumaiatik honako ordutan aterako dira autobusak: 23:00etan, 00:20an, 01:20an, 03:20an eta 05:20an; Zarauztik, berriz, 00:00etan, 00:45ean, 01:45ean, 03:45ean eta 05:45ean izango dira autobusak.