Baserritar gazteen lekukoa

Odile Bouguignon Goñi (Gipuzkoako Hitza) 2025ko uzt. 21a, 12:16

Gaztenek egitasmoko nekazariak, Zarautzen egin zuten Ongizatearen Plaza jardunaldian.

GazteNek programaren bitartez, Gipuzkoako hemeretzi gazte nekazarik laguntza ekonomikoa eta aholkularitza jasoko dituzte. Haien artean dira Urtzi Lazkano getariarra, Ane Aranburu azpeitiarra eta Beñat Eizagirre zestoarra. Gipuzkoako Hitzak haien kontakizunak jaso ditu erreportaje honetan.

Izendatu dituzte lehen sektorean jarduteko diru laguntzak jasoko dituzten hemeretzi gazte gipuzkoarrak. Eusko Jaurlaritzak —Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiekin batera— 2005etik du martxan nekazari gazteentzako Gaztenek programa. 18 eta 40 urte bitartekoentzat da, eta partaideek laguntza ekonomikoa eta aholkularitza jaso ahal izango dituzte bost urtez. Programaren onuradun dira, besteak beste, Urola Kostako Urtzi Lazkano (Getaria, 1988), Ane Aranburu (Azpeitia, 1986) eta Beñat Eizagirre (Zestoa, 2001), eta askotariko proiektuak aurkeztu dituzte.

Irakurri Gipuzkoako Hitzako erreportajea osorik lotura honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide