Udako ordutegia jarriko da indarrean Azkoitia-Tolosa eta Beizama-Azpeitia autobusetan

Nerea Uranga 2025ko uzt. 1a, 10:15

Lurraldebuseko autobus bat.

Uztailean eta abuztuan udako autobus zerbitzua izango da indarrean Azkoitia eta Tolosa arteko UK02 linean eta Beizama-Azpeitia arteko UK04 linean.

Gaurtik udako ordutegia izango da indarrean Azkoitia eta Tolosa arteko UK02 autobus zerbitzuan eta Beizama eta Azpeitia arteko UK04 autobus zerbitzuan.

UK02 autobus zerbitzuak Azkoitia-Azpeitia-Errezil-Bidania-Goiatz-Albiztur-Tolosa arteko ibilbidea egiten du, eta gaur hasi eta abuztua bukatu arte udako ordutegia izango du. Astelehenetik ostiralera arteko uztaileko eta abuztuko autobusen ordutegian eragingo du.

UK04 autobus zerbitzuak Beizama-Azpeitia arteko ibilbidea egiten du, eta honakoa izango du uztaileko eta abuztuko ordutegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide