Maria Iribarrek poesia arloko bigarren saria irabazi du Azkue literatur sarietan

Mireia Galarza Bastida 2025ko eka. 15a, 12:00

Saridunak, antolatzaileak eta epaileak, Bilboko Plaza Berrian. Ezkerretik hasita seigarrena da Maria Iribar. (Euskaltzaindia)

Zehazki, 14 eta 17 urte bitarteko narrazioen bigarren saria eskuratu du Zumaiako Herri Eskolako ikasle arroarrak, Aske lanagatik. Epaimahaikideek aurkeztutako lanen "heldutasuna" nabarmendu nahi izan dute, eta gehitu dute "landuak eta gaurkotasunez jostitakoak" izan direla. 

2024ko Resurreccion Maria Azkue literatura sariak banatu zituen ostiralean Euskaltzaindiak Bilboko bere egoitzan. Adinaren arabera bi mailatan banatuta, 10 eta 17 urte arteko ikasleek aurkeztutako idazlanak saritzen dituzte Euskaltzaindiak BBK-rekin batera gazteak literaturaren mundura erakartzeko asmoz antolatutako lehiaketan; narrazioak alde batetik, eta poesiak bestetik.

Hamabi sari banatzen dituzte Azkue sariketaren edizio bakoitzean eta 2024koetatik bat Maria Iribar Zumaiako BHI Herri Eskolako ikaslearentzat izan da. Zehazki, 14 eta 17 urte bitarteko narrazioen bigarren saria eskuratu du Arroabekoak, Aske lanagatik. Castillo Suarez, Patxi Zubizarreta eta Garbiñe Ubeda izan dira adin tarte horretako lanak epaitu dituztenak, eta haien esanetan, "lan helduak eta landuak" aurkeztu dituzte parte hartzaileek, "gaurkotasunez jositakoak". Guztira, 574 lan jaso ditu Euskaltzaindiak, 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide