EH Bilduk Gipuzkoako Mahai Politikoa berretsi du, Nekane Zingunegi buru dela

Nerea Uranga 2025ko mai. 25a, 16:19

EH Bilduren Gipuzkoako Herrialde Batzarra atzo, Beasaingo Igartza jauregian. (Goierri.hitza.eus)

Gipuzkoako EH Bilduren Herrialdeko Batzarra bildu zen atzo Beasaingo Igartza jauregian. Bilkura horretan Gipuzkoako Mahai Politikoa osatuko duten kideak berretsi zituzten Nekane Zinkunegi errezildarra buru dela. Mahaiko kide dira baita ere Anuska Esnal Orioko alkatea eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea.

Gipuzkoako EH Bilduk Herrialdeko Batzarreko kideak elkartu ziren atzo goizean Beasaingo Igartza jauregian. Bilkura horretan, besteak beste, Gipuzkoako Mahai Politikoa osatuko duten hogei kideak berretsi zituzten. Nekane Zinkunegi errezildarra izango da Gipuzkoako EH Bilduren arduradun politikoa, eta eskualdeen ordezkarien artean, Urola Kosta Anuska Esnal Orioko alkateak ordezkatuko du eta Urola Erdia Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak.

Bilkuran Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako bozeramaileak eta Nekane Zinkunegi Gipuzkoako Mahai Politikoaren arduradunak hartu zuten hitza. Zinkunegik adierazi zuen "epe luzeko ikuspegiarekin proiektu partekatuak" eraikitzeko unea dela, "epe motzeko neurri efektistez haratago".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide